Uztaila 2016

Flauta, ahots eta kalimba kontzertua
Marta Camón-ek eskainita
Arimarentzako musika haizearen bidez
Munduko hainbat lekutako gaur egungo abestiak eta abesti tradizionalak joko dira (Espainia, Frantzia, Indonesia, Venezuela, Argentina, Euskal Herria, Afrika, Irlanda, Grezia…), agerian jarriko dutenak musikak jendearen arimarekin hitz egiten duela Lurreko hainbat leku eta kulturatan.
Marta […] irakurri gehiago »

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
2014an Bartzelonan sortutako sokazko laukotea da Le Touquet Quartet. Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako ikasleak laurak, Quartet Casals hari-laukote ospetsuaren ikasle izateko aukera izan dute. Abel eta Arnau Tomas anaien gidaritzapean landu da laukotea, beti exijentzia maila gorenean

  • Martxa ez Lehiakorra
  • Zailtasun tekniko eta fisiko altua
  • Zerbitzuak: asegurua, anoa, aldagelak eta dutxak, bizikleta garbitzeko gunea
  • Kaskoa derrigorrezkoa da
  • Zulatuen aurkako gurpilak eramatea gomendatzen da
  • Federatuek txartel federatiboa aurkertu beharko dute

Prezioa : Aurrez: Federatuak, 10 € . […] irakurri gehiago »

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Maialen Errotabehere (1983, Arrosa – Behe Nafarroa) 8 urterekin hasi zen kantuan Ezpela abesbatzan. 2004an, lehen diskoa kaleratu zuen, Nire mundua, eta 2006an, bigarrena, Askatasunen Ibaia, folk, pop eta bluesaren eraginekin. Askatasunaren kontzeptua da bere testu guztien ardatz nagusia.

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Vitoria-Gasteizko “Luis Aranburu” Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasle talde baten ekimenez 2004. urtean sortutako Jazz orkestra da “Big Band Berri”-a. Helburuak, mota honetako formazioentzat idatzitako musika handia jotzea, ikastea, ondo pasatzea eta entzuleak gu agertokian ari garen bezain ongi pasaraztea.

Aurten, Eskomotor eta A+GAS taldeek bat egin dute 19. Gatzagako igoera antolatzeko. Proba hau Euskal Herri mailan puntuagarria izango da. Ibilbide berria estreinatzen dugu, 4,8 km-takoa, zati azkarrak, txikaneekin, …
Informazio gehiago: Eskomotor eta A+GAS-eko facebooketako orrietan aurkituko duzu.  http://goiena.eus/debagoiena/1469111185467
Sarrera : 10 € […] irakurri gehiago »

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Josu Ximun, Cris, Lore Nekane eta Landerrek osatzen dute 2011n jaiotako talde gazte hau. Hasteko, “new wave” britaniarra aitzakitzat hartuz, laukote mungiarrak, punk-rock doinu gordinak zein gaur egungo melodia elektroniko beroak eskaintzen dizkigu abestietan.
 

Fosilak, 110 milioi urte atzera eramaten gaituzten Mutrikuko Flysch beltzean aurkitutako amoniteak dira. Forma eta tamaina batzuk ikusgarriak dira, eta oso gutxitan ikusten dira horrelakoak.
Ordutegia : 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00
Inagurazioa   ekainaren 28an, 18:00etan izango da.

irakurri gehiago »

Deba arroan eginiko soinu- eta kultur-ikerketa erakusten eta herritarren eskura jartzen du “Deba: Ibar Oihar” modulu-erakusketak. Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak sustatutako egitasmo hau AudioLab kolektiboak garatu du, 2015ean zehar Deba ibarrean eginiko landa-lan baten bidez. Erakusketa honek pilatutako material eta erregistro esanguratsuenak biltzen ditu.

irakurri gehiago »

Leintz Udal Euskaltegian aurtengo udan EGA edo C1 maila ateratzeko prestakuntza ikastaroak antolatu ditu. Urtero, urria inguruan EGA agiriaren bigarren deialdia egon ohi da eta horra aurkeztu nahi dutenek preskuntza egiteko aukera izango dute uztailean eta irailean.
Egunak : Uztailaren 4tik 15era. Iraileko egunak, ikastaroan izena ematen dutenekin adostuko dira.
Ordutegia […]

irakurri gehiago »