Uztaila 2017

Gazteak Usakora joango dira arratsaldea pasatzera.
Itzulera ordua : 20:30
Eraman beharrekoak:
– Bainujantzia, toalla, eguzkitako krema eta askaria

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Aukeran dantza konpainia 1997. urtean sortu zen Donostian Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik ibilbide luze eta aberatsa jorratu du hainbat ikuskizun ekoiztuta. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz.
[…] irakurri gehiago »

  • Martxa ez lehiakorra
  • Zailtasun tekniko eta fisiko altua
  • Zerbitzuak: asegurua, anoa, aldagelak eta dutxak, bizikleta garbitzeko gunea
  • Kaskoa derrigorrezkoa da
  • Zulatuen aurkako gurpilak eramatea gomendatzen da
  • GPS erabilera %100 gomendagarria, markaje minimoa.
  • 250 plazatara mugatua
  • Federatuek txartel federatiboa aurkertu

[…] irakurri gehiago »

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Bi eibartarrek, Pedro Bartrak (lehen ahotsa eta bigarren gitarra) eta Jesus Mari Bastidak (hirugarren gitarra, hirugarren ahotsa eta marakak), eta Donostian bizi den Bernardo Aguilera bolibiarrak (bigarren ahotsa eta lehenengo gitarra) osatzen dute Trio Medianoche. Musika latinoamerikarrarekiko pasioak bildu zituen aurrez beste talde batzuetan aritutako hiru […] irakurri gehiago »

Uztailaren 11tik uztailaren 14ra arte, Lexargaraten gaztekonkis abentura ospatuko da laugarren urtez.
Lau egunez talde lana eta estrategia sustatuko dituzten erronkei erantzun beharko diete gazteek.
Itzulera: uztailaren 14an izango da arratsaldeko 16:30etan.

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Koldo Soretek (Surfin kaos) eta Ursula Strongek (Zuloak, Las Culebras) osatzen dute Niña Coyote eta Chico Tornado. 2012ko otsailean hasi ziren proiektu berri honekin Donostian. Gitarra, ahotsa eta bateriarekin eraikitzen dituzte beraien kantuak. Erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta indartsuak jorratzen dituzte, soinu biluziak… […] irakurri gehiago »

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
“El Pasajero” da Depedroren estudioko laugarren diskoa.  “El Pasajero” lanean Afrikara joan ziren lehen bidaiariei begirada bat egiten zaie. Kontinente horretatik dator disko honetako energia, “La increíble historia de un hombre bueno” baino hiru urte geroago.  Lan honetan Depedrok Enrique Bunbury-rekin abesten du (“DF” abestian), eta […] irakurri gehiago »

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Akatz, “akatsetik” dator. Talde hau definitzen duen estiloa eta bizi teoria. Gainera, Bakiotik oso gertu bada Akatz izeneko irla edo uhartetxo bat, eta hain zuzen ere, kostako herri horretan jaio zen taldea eta bertan izan zuten beraien lehen kuartel nagusia.

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
“Kontu kantari eta kantu kontari sortu nintzen. Behinola, ipuinen magiak harrapatu ninduen, eta ordutik hor nabil, ipuinetan eta kondairetan, ezkutuko bidaiaren bila. Nik ere zurekin batera bidaiatu gura dudalako!”
Ipuin kontalaria: Dorleta Kortazar

Uztaileko ekintzen artean azkena izango da hau. Musika eta suzko erruberak konbinatuko dituen ikuskizuna izango da, Gernika plazatik botako dena.

Eduardo Gorosarri 1889an jaio zen Eskoriatzan.  Apaiza, organista eta txistularia, hogeita hamarren bat erlijio obra konposatu zituen, eta baita organorako, txisturako eta abesbatzarako musika ere. Gerra sortu zenean, Euskal Herriko  4.000 neska-mutikorekin batera, erbestera joan  zen, Erresuma Batura, “Habana” itsasontzian. Handik itzulitakoan, Madrilen apaiz izan eta gero,  Eskoriatzan hil zen 1947an.
[…]

irakurri gehiago »

Amasahara erakusketa Maiatzak 20 Sahararen aldeko elkartearen programa bat da, eta Oporrak Bakean programaren berri emateko egiten da. Programa horren helburua uztailean eta abuztuan 10 eta 12 urte bitarteko saharar neska mutilei Argeliako errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzeko aukera ematea da. Hain zuzen ere, hemengo familietan edo eurentzako prestatutako alberge baten egoteko aukera ematea, eta horretarako familia […]

irakurri gehiago »

Kirola, defentsa eta kultura uztartzen dituen topaketa.
Goizeko 10etan parte-hartzaile guztiei ongi etorri emateko gosariarekin  hasiko gara eta ikastaroa 10:30ean hasiko da.
Seme-alabekin datozenentzako zaintza zerbitzua egongo da.
Prezioa: Doan
 

irakurri gehiago »

Ez dago lehiaketarik.