Ekaina 2019

09:00 –  Etxaflero jaurtiketa
09:30 –  Kalejira txistulariekin
10:00 –  Ferixaren hasiera (baserriko produktu eta elikagaiak, artisautza, tresneria)
10:15 –  XXII. txorimalo lehiaketa erreka ertzean
11:00 –  Haur eta gazteentzako tailerrak eta puzgarriak ikastolako jolastokian
11:00 –  XI. […] irakurri gehiago »

Gaztelekuan xaboiak egiten ikasteko tailerra eskainiko da. Materiala gaztelekuak jarriko du eta usai eta kolore desberdinetako xaboiak sortzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Nahi duten nerabe denek parte hartu ahalko dute.

Eskoriatzako LH6ko ikasleentzat zuzendutako arratsaldea izango da , irailetik aurrera zerbitzua beraiei zuzenduta egongo delako. Gaztelekuaren aurkezpena egingo zaie , erakutsi nolakoa den, zer egiteko aukera dagoen bertan, ze joku/jolas dauden eta nola funtzionatzen duen… besteak beste.

Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek  “Baga, biga, higa” hitzaldia eskainiko dute, euskarazko musikaren transmisioa helburu duena. 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera arteko euskarazko musika ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko dituzte “BAGA”, iragana; “BIGA”, oraina, eta “HIGA”, etorkizunerako erronkak eta […] irakurri gehiago »

10:30 – Batukada kalejira. Eskolatik plazara .
11:00 –  Ikasleen emanaldiak. Plaza .
11:30 – Tailerrak eta jokoak. Plaza .
13:00 – Buruhandiak. Plaza .
14:00 – Herri bazkaria. Luis Ezeiza .

Ekainaren 8ko eta 9ko arratsaldeak gaztelekuaren inguruan hausnartzeko erabiliko dira. Erabiltzaileek eta hezitzaileek, elkarrekin urteari errepasoa egingo diote eta gaztelekuaren inguruko iritziak landuko dira.

  • Lan esparruak : funtzionamendua, programazioa, baliabideak, parte hartzea, arautegia…
  • Helburuak:  hobekuntzak zeintzuk izan daitezkeen identifikatzea da, beti ere, zerbitzua hobea izan dadin.

HILDAKO MENDIZALE ESKORIATZARREN OROIMENEZ
Ibilbidea:   Eskoriatza – Atxorrotx– Makatz-gain – Pago Bedeinkatu – Aumategi – Andarto – Degurixa – Kurtzebarri ostea – Mendiola – Eskoriatza
Kilometroak:   25,01 km
Izen ematea:   Egunean bertan 6:30–7:30
Irteera: 7:30, herriko plazan
Informazio gehiago:   943714327

Maitasuna, askatasuna eta errespetua harremanetan. “Amar con los ojos abiertos” izango da Eskoriatzan emango den hitzaldiaren gaia, eta bertan, genero ikuspegitik aztertuko da maitasunak zer esan nahi duen emakumeentzat; genero indarkeria prebenitzen ere saiatuko gara, maitasunagatik edozer ezin baita jasan, eta batzuetan, maitasun menpekotasunak emakumea indarkeriaren biktima izatera eramaten baitu.

20:00 – Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia García astronomoa zeruari eta konstelazioei buruz arituko zaigu , gero, gauean, ikusiko duguna hobeto ulertu ahal izateko. Zaldibar antzokia .
21:30 Teleskopioak jarriko dira Elorretan eta behaketa hasi baino lehen, denbora izango da afaria/ogitarteko jateko. Kultura sailak […] irakurri gehiago »

Salting Iruñea, saltoak egiten gozatzeko espazio handia da. 37 ohe elastiko daude bertan eta goma espumaz osatutako 2 igerileku. Salting Free, Salting Air Dance, Salting Smash, Salting Acrobacia dira eskaintzen diren erronka desberdinak.  

  • Irteera: goizeko   10:00etan izango da eta itzulera arratsaldeko 19:00etan

2 MODALIDADE EGONGO DIRA: OINEZ eta TAKARRARAN
OINEZ EGINGO DUTENAK:

  • Distantzia: 23,2 km
  • Distantzia:   23,20 km Gutxieneko altuera 295 m. Igoera metatua 1200 m. Jaitsiera metatua 1200 m. Gehienezko altuera 980m. Hornidura puntuak 4 (3 likido eta 1 solido). Ibilbidea Helduek Takarraran egingo duten berbera

[…] irakurri gehiago »

Ekintza honekin hasiera ematen zaio aurtengo Aste Zapatistari. 17tik 22ra bitartean ospatuko da eta egunero izango dugu ekimeneren bat.
Eta aste guztian zehar…

  • ”11 demandas zapatistas” erakusketa. Kultur etxea.
  • Txiapaseko kafea eta pastak. Kultur etxeko ekintzetan.
  • Haurrentzako piñatak. Plaza.
  • Gazta Porra solidarioa, ostegun eta ostiralean.

Gimnastia erritmikoko taldeak urte bukaerako erakustaldia eskainiko du.
Bertan egongo dira Eskoriatzako gimnasia erritmiko taldeko kideak eta kide izan direnak.
Aipatzekoa da Nahia Arguiz, Maialen Apraiz eta Haizeder Arguiz  eskoriatzarren parte-hartzea, hirurak maila handian ari baitira bertako eta Espainia mailako konpetiziotan.
Nahia Euskadiko txapelduna izan da mazotan eta urrezko domina lortu zuen, […] irakurri gehiago »

Buztingintza klasea Buztinate elkartearekin.
Hurbildu nahi duten guztiek, buztina lantzeko aukera izango dute.

Gaztelekuak udako oporren atarian itxiko ditu bere ateak UDAERO programari hasiera emateko. DBH4ko ikasleei agurra egingo zaie jai honetan eta LH6koei ongi etorria . Horretarako egitarau berezia prestatu da eta besteak beste, gaztelekuko musika taldeak kontzertua emango du, edo urte guztian zehar ateratako argazki emanaldia egongo da.

Atxorrotx kultur elkarteak antolatuta 17. kontzejupe pilota txapelketa jokatuko da.
Ondoko kategorietan parte-hartu ahal izango da:

  • 10:00 Haurrak (<16 urte) + neskak
  • 15:00 Helduak  (>16 urte)

 

12:00 – Txorimaloaren bila . Herriko plazan elkartuko gara txorimaloaren bila joateko eta datorren urterako lore-sendorra prestatzeko. Plaza .
19:30 – Buruhandiak . Plaza .
22:00 – Tantaia jasoko dute 2002an jaiotako herriko gazteek. Plaza .
22:30 – San Juan

TXOKO FEMINISTA – BERDINTASUNA ERAIKITZEN

  • Leire eta Irati abeslariak
  • Eskoriatzako Feminismos Bizirik taldearen Harrera ekitaldia
  • Bertsolariak
  • Eskoriatzako emakumeen eta haurren dantzaldi sorpresa
  • Luntxa

Gipuzkoako historiaren lehenengo urteetan herri antolamendua kontzeju ireki bidez egiten zen. Bilerek ez zuten leku zehatz eta finkorik izaten eta sarri elizpean biltzen ziren, meza ostean.
Denborarekin kontzeju irekiak kontzeju itxi bihurtu ziren, eta herritarrek erabakietan zuzenean parte hartu beharrean, ordezkari bitartez egin behar izaten zuten.
Ordezkari taldea beti leku berean elkartzeko beharra sortu zen, […] irakurri gehiago »

Gipuzkoako historiaren lehenengo urteetan herri antolamendua kontzeju ireki bidez egiten zen. Bilerek ez zuten leku zehatz eta finkorik izaten eta sarri elizpean biltzen ziren, meza ostean.
Denborarekin kontzeju irekiak kontzeju itxi bihurtu ziren, eta herritarrek erabakietan zuzenean parte hartu beharrean, ordezkari bitartez egin behar izaten zuten.
Ordezkari taldea beti leku berean elkartzeko beharra sortu zen, […]

irakurri gehiago »

Ez dago ikastarorik.

Ez dago lehiaketarik.