Uztaila 2019

MTB – All Montain Maratoia
2 ibilbide egongo dira:

  • LUZEA: 49 km
  • MOTZA: 39 km

Izena ematea: www.kirolprobak.com
 

ERREKAN GORA JAIALDIKO EMANALDIA
Zuzeneko emanaldi bizi eta ikusgarria eskaintzen duten blues alorreko musikariak dira. Estatuko jaialdi, klub eta areto handi askotan eskaini dituzte emanaldiak eta, baita, Europako herrialde askotan birak eta itzuliak egin ere (Frantzia, Italia, Suitza, Alemania, Portugal…). Inoiz alderik alde zeharkatu dute ozeanoa AEBetan jotzeko.

ERREKAN GORA JAIALDIKO EMANALDIA
Haatik dantza konpainia ren lana da. Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola, baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo […] irakurri gehiago »

Goizean zehar prestaketa eta konprobazio lanak egingo dira estaziñuen.
14:00 Probaren hasiera.  4 manga egingo dituzte parte-hartzaileek
20:00 inguruan amaituko da eta sari banaketa herriko plazan izango da.

ERREKAN GORA JAIALDIKO EMANALDIA
Arratiako musika taldea da, 2011an sortutakoa, eta garai bateko rockaren indarra erakustera igoko dira musikariak oholtzara.  Rock&roll klasikoa oinarri hartuta, zipriztin psikodelikoak, punk pultsioa, bluesaren kadentzia edota melodia poperoak eskainiko dituzte beraien kantuetan, besteak beste.

Odola eman nahi duenarentzat plazan egongo da autobusa.
Odola emateko arrazoiak:

  • Odola beharrezkoa da eta ezin da laborategian egin, giza odolak beste ezerk ez dezake pertsona salbatu.
  • Zeuk edo zeure familiak, beharbada, beste pertsona batzuen odola beharko duzue egunen batean.
  • Gogoan izan odol-osagaien epe-muga honako hau dela:

[…] irakurri gehiago »

Gernika plazatik botako dira.
Suak ikusteko lekurik aproposena Olazar auzoa izango da, erreka inguruan.
Iraupena: 14 minutu.

Gipuzkoako historiaren lehenengo urteetan herri antolamendua kontzeju ireki bidez egiten zen. Bilerek ez zuten leku zehatz eta finkorik izaten eta sarri elizpean biltzen ziren, meza ostean.
Denborarekin kontzeju irekiak kontzeju itxi bihurtu ziren, eta herritarrek erabakietan zuzenean parte hartu beharrean, ordezkari bitartez egin behar izaten zuten.
Ordezkari taldea beti leku berean elkartzeko beharra sortu zen, […]

irakurri gehiago »

Ez dago ikastarorik.

Ez dago lehiaketarik.