
Udalak herritarren iritziak jaso nahi ditu aurtengo jaiak baloratu eta datozen urteetakoei begira zer hobetu daitekeen jakiteko. Horretarako, interesa duen edonor etor daiteke bilera honetara.
Bilerara etorri ezin, baina balorazio egin nahi duenak, formulario hau bete edo kultura@eskoriatza.eus helbidera bidal ditzake bere ekarpenak.