Otsaila 2020

Sahararen alde
Herritarrek emandako 2. eskuko arropak zein askotariko gailuak salgai.
Batutako dirua Bubisher elkartearentzako izango da, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan dagoen Aiuneko Wilayako eskolarik zaharrenean neskentzako komunak egiten laguntzeko.
Azokan egongo dira Oporrak Bakean kanpainaren argazki erakusketa, tea, henna eta musika saharauiarra.

Gaztelekuko parte hartzaileekin gaztelekua berritzen gabiltza eta pareta batean irudi berri bat margotu nahi dugu. Nahi duenak har dezake parte, baina zikindu daitekeen arropa ekartzea gomendatzen da.

Gaztelekuan arrakasta duten mahai jolasen txapelketa antolatuko da: speed cups eta karta jokoak izango dira protagonista nagusiak. Parte hartzeko nahikoa da egunean txapelketa hasi aurretik gerturatzea. Behin txapelketa hasita ezingo da izena eman.

  • 09:00 eta 10:30, Kiroldegia
    ZIKLON DAY
    1:30 orduko indoor txirrindularitza saioak.
  • 09:30, Pilotalekua
    ZUNBA DAY
    1:15 orduko zunba saioa + strong.
  • Prezioa :
    • Zunba eta spining ikastarokoek, doan
      Kiroldegiko bazkideek, 5 €

ZIENTZIA ZABALTZEKO ZIKLOA
Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak , lotura aurkituko dute ohiko mugak gainditu eta jendartera iristeko.z
Zientzialariek 10 minutuko tartea izango dute egunerokotasunarekin lotutako gaiak ikerkuntzaren lan ildoetatik oholtzan aurkezteko, modu labur, zehatz eta argian. Zientzialariak izango dira:

  • Onintze Salazar (Fisikaria eta metereologoa ETBn)

[…] irakurri gehiago »

FAMILIENTZAKO EGITASMOA!
Jon Kepa Eureka esperimentu berri eta harrigarriekin dator. Modu praktiko, dibertigarri eta ikusgarrian, ikasgeletan ikasitakoa indartuko dute umeek eta zientzialari bihurtuko dira egun batez, Eureka doktorearen laguntzaile izan daitezkeelako. Gainera, esperimentuak -erabat seguruak-, etxeko materialekin egiten dira, edozeinek eskura dituenekin; horrela, edonork edonon eta edonoren aurrean egin ahal izango ditu eta […] irakurri gehiago »

ZIENTZIA ZABALTZEKO ZIKLOA
Nutrizioaren munduan mitoak eta legendak konstante bat dira, baita aldaketak ere osasungarritzat jotzen den horretan. Bittorrek nutrizio egoki baten bidez gure osasun orokorra hobetzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkigu. Hitzaldia euskaraz izango da, baina aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da, gaztelerara.
Bittor Rodriguez   Giza Nutrizioko eta Dietetikako diplomaduna da eta Elikagaien […] irakurri gehiago »

10:30   Umeen kalejira
11:30   Txistor jana, plazan
17:30  Trokolo pailazoak: “In concert”, Zaldibar antzokian
Sarrerak doan dira eta aldez aurretik kiroldegian jaso daitezke.
Mesedez, aforoa dela eta umeak bakarrik joatea eskatzen dugu, eta lagunduta joanez gero heldu bakar batekin.
18:30   Txokolate jana […] irakurri gehiago »

  • Treeline, 40 min., Gran Premio. 2018, AEB.    Zuzendaria: Jordan Manley
    Columbia Britainiarreko, Japoniako eta Nevadako basoak Lurreko izaki bizidun antzinakoenen bizileku: zuhaitzak. Zientzialariek, zaintzaileek eta gidari espiritualek interpretatzen dute zuhaitz zaharrenek gizakioi erakusteko dutena, gizateria eta naturaren arteko lotura indartzeko.  Trailerra .
  • Climbing

[…] irakurri gehiago »

Liburu errezeta hartu eta denon artean erabakiko dute zer sukaldatu.
Ekintzan parte hartzeko arratsaldeko 17:00etan bertaratu behar da gaztelekura.
Parte hartzaileek, sukaldatu ostean, afari  merienda egingo dute.

Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen “Bakardadeari begira” izeneko erakusketa.
Ordutegia:  10:00 -14:00 eta 17:00 – 19:00
Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa ,  MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz.
Proiektu hori iazko […]

irakurri gehiago »

Ez dago lehiaketarik.