Euskal Herriak zuhaitzekin eta zuhaitz espezie bakoitzarekin duen harremana jasotzen du liburuak: zuhaitzen identifikazioa, ezaugarriak, beharrak, zaintza, erabilera, historia eta istorioak, esanahiak, bitxikeriak… Egileek testuak eta argazkiak uztartu dituzte, eta Euskal Herrian ditugun zuhaitzak aztertzeaz gain, zuhaintz horien bidez Euskal Herriari begiratzeko beste modu bat ere proposatu digute.
Hizlaria : Iñaki Etxebeste.

BELDI, Beldur Harrapakarixa da.
Mendian bizi da, ezagutzen ez dugun Eskoriatzako kobazulo batean. Pozik bizi da bertan, baina Beldi desiatzen dago herrira jaitsi eta lagun berriak egiteko. Baina arazo txiki bat dauka: haurrak beldurtu egiten dira bera ikusten dutenean. Zu ere bai?
Kontalaria : Dorleta Kortazar
Adina : + 4

17:00etatik aurrera Ludotekak antolatuta HHko haurrentzat Beldurrezko ibilbidea herritik zehar.
Oharrak : Ez da aforoa eta izen ematerik egongo; gurasoekin etorri beharko da. Ludotekan hasi  eta plazan amaituko da. Mozorrotuta etorri beharko da (alkandora, lastozko txapela eta  aurpegiko zapia)

17:15 […] irakurri gehiago »

Haurrei zuzenduriko animaziozko filma da Basatiak . Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute
[…] irakurri gehiago »

Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta bere atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du. Hauek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.
Sarrera: […] irakurri gehiago »

Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz  egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko  ospakizun kritiko honetara.
Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari  ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik:  presta zaitez kantu eta […] irakurri gehiago »

Maialen Gallastegi margolari eskoriatzarraren DESIDATZI  erakusketa urriaren 5etik azaroaren 5era .
“ Idaztea askatzea, ateratzea eta sendatzea da.
Egunerokoan, boligrafo fin-fin batekin idazten dut, eta mihisean zein paperean margotuz idazten dut batzuetan. Bi moduetan, hitzak eta hizkiak desitxuratu eta urtzen hasten dira, guztiz desagertu barik. Azkar […]

irakurri gehiago »

Momentu hauetan ez dago ikastarorik.

Momentu hauetan ez dago lehiaketarik.