Atxorrotx: Enekoren Gazteluko ibilbidea

Titulua

Eneco de Orizen gazteluak lurralde zabala kontrolatzen zuen, batez ere, merkataritzarako biderik garrantzitsuenak, baina, baita espazio txikiak, larreak eta merkataritzarako bide txikiak ere. Tenentzia administrazio lurralde bat zen, eta bertan, arduradunak, erregearen aginpidez, hainbat lan egiten zituen: zergak bildu, justizia administratu eta mugape hori defendatu. Burdinolak, mendiak eta gatzagak koroaren ondare ziren, eta tenentearen ardura zen horiek ondo administratzea.

Erdi Aroan garrantzi txikiko bide sareak zeuden, hiri, herri, monasterio eta gazteluetara merkantziak eramateko. Horrela sortu zen Enecoren gaztelua deitu dugun bide hau, Atxorrotxeko gaztelura iristen dena.

Ikusi ibilbidearen panela (PDF)