Bizi Erroma

Cohos Prima Celtiberorum taldeak, bere helburuen artean, erromatar garaiari dagokion gure historia eta ondare historikoa ikertu, hedatu eta berreskuratzea ditu berreraiketa historikoaren bitartez. Horretarako, erromatar garaiko ohiturak, janzkera eta bizimodua ahalik eta era fidelenean berreraikitzen du, era horretan, gure ekintzetan parte hartzen duenak iraganaz interesa izatera eta gozatzera gonbidatuz.
Abiapuntutzat, Atxorrotzeko indusketetan aurkitu diren erromatar garaiko aztarnak izanda, gure lana eskoriatzarrei eta interesa duen edozeini erakustea da asmoa.

Contubernium baterako “castra necesaria” edo Erromatar kanpalekua
Beranterromatar garaiko erromatar kanpaleku iragaitza: Contubernio bat osatzen duten 8 legionariok partekatzen duten denda batez osatua.
Kanpalekua eta legionario horien bizimodua nolakoa izango zen esplikatzen da.

Beranterromatar garaiko janzkera eta taktika militarren erakusketa eta azalpena
Erromatar legioen hatuen eta armen garapena; beranterromatar garaiko soldaduen panoplia. Gainera, elkarteko kideek azalduta, erromatar unitate militarrek antzinaroan erabiltzen zituzten hainbat, babeserako eta erasorako, mugimendu militar ikusteko aukera izango da