Dokumentala: 2 urte, 4 hilabete

INTSUMISIOARI BURUZKO DOKUMENTALA

Derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Zuzendaria: Lander Garro
Iraupena: 90 min.
Prezioa: Doan

AFORO MUGATUA – GONBIDAPENAK ESKATU

  • 943 71 46 88 // 650 49 51 66 (whatsapp-a)