Errekan gora: Alaia abesbatza

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.

1971. urtean sortutako gizonezkoen ahots grabeen abesbatza da. Bergarako ohiturak eta kultura bultzatu eta kale-giroa kantuz alaitzeko helburuarekin sortu zen. Batez ere euskal abestiak lantzen dituzte. 2009. urtean elkarte bezala eratu ziren.