Eski irteera Valdezcarayra

Eski edo snowboard jakin ala ez jakin, aukera paregabea izango dute Eskoriatzako nerabeek elurretara egun pasa eder batera joateko. Valdezcarayra joango dira Aretxabaleta, Arrasate eta Zaldibarreko nerabeekin batera.  Goizean, eskiatzen edo snowboard egiten ez dakitenek edo ziurtasuna irabazi nahi dutenek, ikastaro txiki bat jasotzeko aukera izango dute.

Egun osoa bertan egingo dutenez, bazkaria eramatea gomendatzen da.

Irteera ordua: Goizeko 7:00ak Akeitako autobus geltokian.
Itzulera: 20:30 inguru Akeitako autobus geltokira.
Izen-ematea eta informazioa: Gaztelekuan
Izena emateko azkeneko eguna: Otsailak 26
Prezioa:

  • Materiala alokatuta: 50 €
  • Materiala alokatu barik: 30 €

Kaskoa eramatea beharrezkoa da. Norbere kaskoa izan ezean, bertan alokatzeko aukera egongo da, 6 euroko prezioan.