Kike Amonarrizen hitzaldia

“Euskaraldia –  11 egun euskaraz” ekimenari buruzko aktibazio saioa.

Izenburua: Eskoriatza euskalduna nahi duzu? Egingo dugu?

Zer da Euskaraldia? Euskaraz jakin edo ulertzen dugun pertsonak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa da, eguneroko bizitzan gaztelaniara jotzeko dauzkagun inertziak apurtu nahi dituena. Saiakera pertsonala eta kolektiboa izango da, herritarrek eta instituzioek batera landuko duguna. Eskoriatzan herritar asko gara euskaraz bizi eta arnasa hartzen jarraitu gura dugunak, bihotzetik ahora ekarri gura dugu euskara, ahoak bizi-bizi jarri eta belarriak prest entzuteko.

11 egun euskaraz: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte. Erabaki eta egin.