Ibilbide gidatua

12:00 “Eskoriatzako ezkutuko altxorrak” ibilbide gidatua.

  • Santa Marina plaza. Eskoriatza herriko gune fundazionala dela esaten du hainbat autorek.  Gune honetan herriaren bizitza publiko zein ekonomikoan oso garrantzitsuak diren eraikinak egon ziren, eliza bere lurperatze gunearekin, ospitalea, udaletxea, hiltegia, eskola… Eraikin horiei buruzko datuak azalduko dira.
  • XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Ameriketako diruarekin egindako eraikinak aipatuko ditugu eta hauetako baten sartuko gara, Ganuza etxean.  Interes historiko-artistikodun elementu izendatutako honetan XIX. mende hasierako margotutako paperak daude eta horiek ikusiko ditugu. Munduan honelako sei besterik ez da ezagutzen.

Irteera: Ibarraundi museoan