Gabonetako apaingarrien tailerra
Eskoriatzako Udalak Gabonei begira antolatu duen apainketa lehiaketa dela eta, Tortolis ludotekak birziklatutako materialarekin apaingarriak egiteko tailerra antolatu du.
- 6 – 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra da.
- 2 talde egong dira:
- 17:00 – 18:00
- 18:15 – 19:15
- Talde bakoitzean gehienezko haur kopurua egongo da.
- Ahal dela, taldeak lagunen artean sortuko dira, burbuilak errespetatzeko.
- Ez da 2 egunetako tailerra, egun bakarrekoa baizik.
IZENA EMATEA:
- Ludotekan: 16:45 – 19:15
- Whatsapp-ez: 688 601 374
- Azkeneko eguna: AZAROAK 23
Tailerrean parte-hartzen duten haur guztiak gonbidatuko dira abenduaren 11n herriko txoko bat gabon girorako apaintzera.