Gaztekonkis: Gazteluaren konkista

Gaztekonkis abenturaz betetako lehiaketa da Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarlanean urtero antolatzen dutena. Bi egunetan, parte hartzaileek proposatuko zaizkien erronkak eta frogak gainditu beharko dituzte. Taldeka eman behar da izena lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo edizioan, erdi arora egingo da bidaia bat eta bertako ohiturak baliatuko dira gaztekonkisa aurrera eramateko. Bi egun izango ditu:

Apirilak 15, astelehena:  Atxorrotxera igoko dira parte hartzaileak.
Apirilak 16, asteartea: Eskoriatzan pasako dute eguna, pistak jarraituz eta erronkak gaindituz. Bukaeran, guztiek elkarrekin bazkalduko dute.

Helburua: Atxorrotxeko mapa irabaztea. Mapa lehenengo lortzen duen taldea izango da irabazlea.
Sariak:  Lehenak: Salting Iruñearako sarrerak / Bigarrenak: Errealeko nesken taldea ikusteko sarrera / Hirugarrenak: ekipo eredugarriarentzat afari merienda