Gaztelekua: itxiera jaia eta kontzertuak

Gaztelekuak udako oporren atarian itxiko ditu bere ateak UDAERO programari hasiera emateko. DBH4ko ikasleei agurra egingo zaie jai honetan eta LH6koei ongi etorria. Horretarako egitarau berezia prestatu da eta besteak beste, gaztelekuko musika taldeak kontzertua emango du, edo urte guztian zehar ateratako argazki emanaldia egongo da.