Gaztelekua: Nerabezaroa eta neska eta mutilen arteko berdintasuna

Astebukaera honetan egingo den ekintza da hau. (ostirala, larunbata eta igandea)

Martxoaren 8a gertu dagoela ikusita, nerabezaroan dauden neskekin tertuliak antolatuko dira, euren egunerokotasunean neska eta mutilen arteko desberdintasunik ba ote dagoen ezagutzeko eta horiek nola bizi dituzten ezagutzeko. Nerabezaroan ohikoak dira maitasun erromantikoari lotutako sinismenak, bikote harremanean kontrolak ematea… . Horien guztien gaineko errealitatea ezagutu eta hausnarketa bultzatu nahi da.

Txanda eta eguna aukeratzeko: 688 843 821 (Whatsapp-a)