Hitzaldia: Genero bikotik genero aniztasunera

Hizlariak: Guztiok elkartea
Ordua:  18:00 (15:00etan euskaraz  egitekoa zena bertan-behera gelditu da)
Hizkuntza: Gaztelera

Neskak edo mutikoak gara, baina, zergatik egiten dugu ezberdintasun hori? Zer ezaugarri ematen dizkiogu neskei? Zeintzuk mutilei? Genero batetik bestera aldatu daiteke? Nahikoa dira bi kategori horiek munduan bizi diren milioika pertsona biltzeko? “Genero bikotik genero aniztasunera” hitzaldian, kontzeptu berriak ikasteaz gain, aukera berriak irekiko zaizkigu. Dena ez da zuri edo beltz, eta kolore paleta askoz ere zabalagoarekin margotu ahal izango dugu, bakoitzak (beharrezkoa balu) bere egoerara hobekien egokitzen den kolorea aurki dezan.

Informazioa: kultur etxean, 943714688 edo gazteria@eskoriatza.eus