Goitibeherak egiteko tailerra

Aurten San Pedro jaietan Goitibehera jaitsiera egingo da. Ekainaren 29an izango da, goizeko 11:00etan, eta Bolibarko errepidean behera egingo da. Parte-hartzaileak 8 urtetik gorakoak izan beharko dira eta bi goitibehera mota erabili ahal izango dira: errodamendudunak eta “Drift trike” deitutakoa, hau da, bizikleta itxura dutenak.

Tailer honetan San Pedroetako jaitsieran erabiltzeko goitibeherak egingo dira, baina ez da derrigorrezkoa jaitsieran parte-hartzea. Beraz, ikasi nahi duen edonork parte-hartu ahal izango du tailerrean.

Bakoitzak bere materiala ekarri behar du, baina laguntza teknikoa eta erramintak bertan egongo dira.
Horrez gain, norbaitek horrelako materiala etxean eduki balu eta behar ez, kultura etxera ekarri dezake, tailerretan aprobetxatuko ditugu-eta.
Ez da komeni haurrak bakarrik bidaltzea tailerrera, gurasoen laguntza ere beharko da.
Izena emateko:

  • Azkeneko eguna: ekainak 18
  • Bete formularioa
  • Lekua: Kultur etxea
  • Telefonoa: 943 71 46 88