Kirmen Uribe: “Elkarrekin esnatzeko ordua”

Kirmen Uribe idazleak “Premio nacional de narrativa” saria irabazi zuen 2009. urtean.

Gaurkoan bere azken liburuari hitz egitera dator: “Elkarrekin esnatzeko ordua”. Egiazko pertsonaia eta gertakarietan oinarritutako liburua da, Karmele Urresti erizain ondarrutarra eta Txomin Letamendi musikari bilbotarra dira protagonistak. Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua da kontakizuna, XX. mendeko Euskal Herriaren historiaren atal berezi bat, ezaguru beharrekoa. 
Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.
Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urreti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.