Kirol udalekuetan izena emateko epea zabalik

Eskoriatzako kirol udalekuak ere martxan daude, aukera paregabea Eskoriatzako haurrek ondo pasatzeko jolasean eta ariketa fisikoa eginez.
Programazio dinamiko baten bitartez, talde giroan arituko dira umeak ariketa fisikoa eta kirolak lantzen. Hainbat txanda daude aukeran adinaren arabera, eta txanda bakoitzean egun osoko irteera bat izango da.

LH1etik Lh6ra:
Ekainaren 20tik 24ra
Abuztuaren 29tik irailaren 2ra
Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 15:00 – 17:00
Prezioa:
Txanda bat
Bazkideak 30 € *
Bazkide ez direnak 34 € *
*Anai-arreba bakoitzeko 5 € gutxiago
*Bi txandatan izena emanda, % 5 merkeago.

DBH1etik DBH4ra:
Ordutegia: 10:00 – 12:00 eta  16:00 – 18:00
Prezioa:
Bazkideak 50 € *
Bazkide ez direnak 60 € *
*Anai-arreba bakoitzeko 5 € gutxiago

Izena emateko azkenengo eguna: ekainak 3