Mendi Tour Film Festival

  • Harria Herria. 7 min., 2019, Euskal Herria.   Zuzendaria: Dimegaz Kultur Elkartea
    Dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna, gizakiak suntsitutako espazio natural batera ekarria: harrobiko horma lakarrak leunduz, dantzaren edertasuna. Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Eta harria jasotzen bailego, Herria berdintzen. Emakumea, ez ausaz, hura egungo gizartean hartzen ari den espazioaren aitortzan baizik. Fusioan, txalaparta eta kantura ekarritako poesia gehituko zaizkio.  Trailerra.
  • Nebula. 13 min., 2019, Kanada.   Zuzendaria: Jay Trusler
    Reuben Krabbe argazkilaria grabatuko dute bi urtez mamitu duen plana gauzatzen duen bitartean: gau garbian, eskiatzailea harrapatu nahi du haren objektiboak, izarrarteko espazio sakon bat atzean duela. Trailerra.
  • Cholitas. 80 min., 2019, Espainia, 80 min.   Zuzendaria: Jaime Murciego & Pablo Iraburu
    Boliviako bost emakume indigenek espedizio berezi bat egingo dute. Ameriketako mendirik garaiena igo nahi dute, askatasun eta ahalduntze erakusle gisa. Haien itxura deigarria da oso: gona tradizionalak jantzita eskalatzen dute. Ez dira eskalatzaile hutsak, mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentitzen diren emakume adoretsuak baizik. Abentura honek, emakume izaera inspiratzailea erakutsiko dio munduari eta, bidenabar, tradizioa zaintzeko eta ama naturarekin harremanetan jartzeko bide bat. Trailerra.

Sarrerak: 3 € saioko, 5 € bi egun. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian.