Mendi Tour Film Festival

  • The Last Honey Hunte. 35 min.
    Kulung herriak Rongkemi jainkoaren inguruan egituratutako antzinako animismo modu bat praktikatzen du. Mauli Dhan Rai gazteak uste du jainkoek bera aukeratu dutela eztiaren uzta deritzon erritorako. Egin beharrekoa ez da batere erraza: labar tente eta malkartsuak eskalatu behar dira munduko erle handienaren eztia biltzeko. Arriskua izugarria da. Mito batean oinarritutako bilaketa espirituala da, zeinaren bidez jainkoen babesa izango duten. Zenbat iraungo duen sinesmen horrek?
  • Aurrera. 7 min.
    Irenek 68 urte ditu eta 40 baino gehiago daramatza lasterka egiten. Mendiko lasterketak oraindik ezezagunak zirenean hasi zen bera mendian barrena korrika eta hamaika probatan hartu du parte. Irenek, adinean aurrera joan arren, indarrik duen artean ez dio mendian korrika egiteari utziko.
  • The Frozen Road. 24 min.
    Jack Londonen esaldia irakurri ondoren, “gizonak, gizon bada, bakarrik bidaia dezake”, Benek bakardade perfektuaren abentura bilatu zuen. Bada, bizikleta zeharkaldi bat egin zuen Kanadako Artikoan barna, negu minean. Alabaina, bidaiaren gordintasunak erakutsi zion zeinen urrun dauden zenbaitetan Londonen erromantizismoa eta errealitatea. Trailerra
  • Safety Third. 28 min
    Brad Gobright 27 urteko gaztea zerbitzari laguntzailea da jatetxe batean. Donutsak, jatetxeko janari kondarrak, croissantak, sagar-tarta eta topatzen duen zabor-janari guztia, horixe da, funtsean, bere dieta. Baina bada besterik: era askean diharduten eskalatzaile libre ausart eta onenetakoa da Gobright. Nahiz eta inork gutxik entzun duen hari buruz. Buruan eskalatzea besterik ez duen gazte honen erretratua da. Trailerra.

MENDI TOUR-a 2 egunetan izango da: gaur eta martxoaren 15ean.
Sarrera
: 3 € saioko, 5 € bi egunak. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian, eta egunean bertan lehiatilan.

  • The Last Honey Hunte. 35 min.
    El pueblo Kulung practica una antigua forma de animismo estructurada alrededor del dios Rongkemi. Mauli Dhan Rai cree haber sido el elegido de los dioses para el rito de la cosecha de la miel. La tarea, que consiste en escalar escarpados acantilados para coger la miel de la abeja más grande del mundo, es extremadamente peligrosa. Pero es una búsqueda espiritual basada en el mito de que Kulung está protegido directamente por los dioses. Y puede que no dure por mucho tiempo.
  • Aurrera. 7 min.
    Irene tiene 68 años y lleva más de 40 corriendo. Empezó a correr por el monte cuando aún este tipo de carreras no eran conocidas. Desde entonces ha participado en muchas de ellas. A pesar de su avanzada edad y mientras sus fuerzas sigan aguantando, no dejará de correr por el monte.
  • The Frozen Road. 24 min.
    Tras leer la frase de Jack London “cualquier hombre que sea hombre puede viajar solo”, Ben buscó la aventura de la soledad perfecta al realizar una travesía en bicicleta por el Ártico Canadiense en invierno. Sin embargo, la cruda realidad del viaje está muy lejos del romanticismo de London. Trailer
  • Safety Third. 28 min
    Brad Gobright es un joven de 27 años ayudante de camarero en un restaurante. Su dieta consiste en donuts, restos del trabajo, cruasanes, tarta de manzana y toda la comida basura que encuentra. Pero hay algó más: Gobright es uno de los mejores y más audaces escaladores libres, de quien nadie ha oído hablar. Safety Third muestra a Gobright, quien solo piensa en su próxima escalada. Trailer.

Precio: 3 € por sesión, 5 € todos los días. Entrada anticipada en el polideportivo, y el mismo día en taquilla.