Ostegun bidaiariak. Portugal: iparretik hegora motorrean

Egun kopuru zehatzik gabeko bidaia honetan 1.900 km inguruko ibilbidea egin dute bi lagunek, bi gurpilen gainean, Portugal iparraldean dagoen Montesinho parke naturalean hasi eta Algarbeko itsas-ertzeraino. Egunez egun, planifikazioa eta inprobisazioaren arteko orekak hainbat herri, hiri eta txokoetako paisaiaz, ondareaz eta gastronomiaz gozatzera eramango ditu. 2018ko abuztuan egindako bidaia da.
Hizlaria: Naia Pagoaga