garabide

garabide

Garabide Elkartea euskararen berreskurapen esperientzia Hegoaldeko jatorrizko herriekin konpartitzeko sorturiko elkartea da. Eta konpartitzea, bi norantzatan ulertzen dugu, denok dugulako zer emana eta zer jasoa elkartruke horretan. Hizkuntzen biziberritzearen alde egiten dugu lan, baina, ez soilik munduko hizkuntza aniztasuna defendatzeko, berreskurapen hori garapenerako tresna gisa ulertuz baizik. Sinesten dugu hizkuntzaren eta kulturaren berreskurapenak eta honek hiztun komunitatearen autoestimuan eta kohesioan duen eraginak, komunitatea indartu egiten duela, mundu globalizatu honetan bere erara bizi(raun) ahal izateko.