Leintz Udal Euskaltegia

Leintz Udal Euskaltegia

Leintz Udal Euskaltegia HABEko euskaltegia da eta 25 urte baino gehiagoko esperientzia dauka euskararen irakaspenean. Euskara ikastaroak, maila guztietakoak: Euskalduntze maila guztiak, Alfabetzatzea, EGA, 4. mailako ikastaroak. Azterketetarako prestaketa: Hizkuntz eskakizunak eta HABEren 1., 2.,3.maila (EGA) eta 4. maila. Titulu homologatuak: Osakidetza, Hezkuntza, Ertzaintza eta Administraziorako balio dutenak. Astean 10 ordu, 8 ordu edo eskaerari egokitutako ikastaroak. On-line ikastaroak. Matrikulatzeko epea irailaren 1etik aurrera zabalik. MATRIKULA ORDAINTZEKO ERRAZTASUNAK. Ikasle eta langabetuek matrikularen erdia ordaintzen dute. Beka sistema dago ikasle guztientzako, beka %100 artekoa izan daiteke.