Guraso eskola

PLAZA KOPURUA BETE DA.

Hezkuntza Foroak antolatuta, guraso eskola martxan jarriko da Eskoriatzan.  Nerea Mendizabal izango da eskolaren gidaria, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masajean hezitzailea eta komunikazioan aditua dena.

Hauek izango dira landuko diren gaietako batzuk:  haurren autoestimua nola sustatu, mugak nola jarri, seme-alaben zeloak nola kudea daitezkeen aztertu, seme-alaben arteko borrokak nola ekidin, guraso bezala bigunegi edo gogorregiak garen zalantzak argitu… .

Orotara 15 plaza eskainiko dira.

Saioko azalpenak euskaraz izango dira, beraz ezinbestekoa izango da euskaraz ulertzea.

 

 

Ikastaro egunak

2017/10/19
2017/11/16
2017/12/07