Joskintza: inauterietako mozorroak

Mozorroak egiteko joskintza tailerra, norberak norbere mozorroa josten ikas dezan. Tailerra bi egunekoa izango da, eta bertan jostun batek bere laguntza eskainiko du patroiak egiten eta joskintzako aholkuak emanez.

Tailerrean parte hartzeko beharrezko da aldez aurretik izena ematea.

  • Egunak: otsailak 2 eta 9, igandea
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00
  • Lekua: Kultur etxea
  • Prezioa: 8 euro
  • Plaza mugatuak
  • Izen ematea: Kultur etxean (943 71 46 88)

Ikastaro egunak

2020/02/02
2020/02/09

Izen-ematea

Izena emateko epea zabalik dago.

  • Kultur Etxean
  • 943 71 46 88