Eskoriatzako I. Pintxo Lehiaketa

Parte hartzaileak: Akeita, Urrestilla, Naira eta Toki Alai
Eskoriatzako Udalak I. Pintxo Lehiaketa antolatuko du azaroaren 10 etik 13ra (biak barne). Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzea izango da helburua.

Herritarrek ere bozkatu dezakete
Pintxo onena aukeratzeko epaimahaiaren eta herritarren bozka hartuko da kontuan. Lehiaketan parte hartuko duten tabernetan egongo den eskuorria erabili beharko dute herritarrek bozkatzeko. Probatutako pintxo bakoitzeko zigilu bat jarriko du tabernak eskuorriko dagokion lekuan. Gutxienez hiru zigulu izandakoan, pintxo onena aukeratzeko atala bete eta parte hartzen duten tabernetan egongo diren kaxetan utzi beharko da. Bozketan parte hartzen duten guztien artean 30 € zozketatuko dira aipatutako tabernetan gastatzeko.

Azaroaren 13an, igandean, eguerdiko 12:00etatik 14:00era, herriko plazan egongo dira lehiaketan parte hartuko duten tabernetako ordezkariak beraien pintxoak eskaintzen. Ondoren sari banaketa egingo da, eta irabazleak 300 € eta trofeoa jasoko ditu.

Animatu, dastatu eta bozkatu!

Lehiaketa egunak

2016/11/10
2016/11/11
2016/11/12
2016/11/13

Oinarriak

Hona hemen parte hartzeko oinarriak