San Pedro jaietako esaldi lehiaketa

BOTA AURTENGO JAIETAKO ESALDIA
Jaiak ondo pasatzera gonbidatuz…
Jaiez gozatzeko leloak asmatuz…
Sanpedroak, jaiak, euskara, gazteak…

 

 

Lehiaketa egunak

2018/06/03

Oinarriak

BOTA AURTENGO JAIETAKO ESALDIA!
ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE?
14 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek edo Eskoriatzako ikastetxeetan ikasten dutenek, baina hiru pertsona edo gehiagoko taldeak osatuz.
ZENBAT ESALDI AURKEZTU?
Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez gura beste.
EZ DIRA ONARTUKO
Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak.
TALDEAK
Talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabil dezake eta pertsona batek talde batean bakarrik har dezake parte.
EPAIMAHAIA ETA ZABALPENA
Udaleko Kultura batzordeak izendatuko du Esaldi Lehiaketa honen epaimahaia.
Oinarrietan jasota ez datorren egoeraren bat gertatuko balitz, epaimahaiak izango du horri buruzko erabakia hartzeko ahalmena.

Izen-ematea

Buzoiak: Kultur Etxean, liburutegian  eta ikastetxean.
Gutun-azal baten idatzi taldearen izena eta sartu esaldiak bertan. Barruan beste gutun-azal baten Datuen Txartela sartu.
Whatsappa: 636 78 59 71
Emaila: euskara@eskoriatza.eus