Miau estudioak autoeditatutako lehen liburua da. Maria Osesen poemak eta Lexu Doyagueren ilustrazioak elkartuta, zaldiz, sumendiz eta ardiz osatutako unibertso urdin bat sortzen du poema-liburuak.

Miau estudioak autoeditatutako lehen liburua da. Maria Osesen poemak eta Lexu Doyagueren ilustrazioak elkartuta, zaldiz, sumendiz eta ardiz osatutako unibertso urdin bat sortzen du poema-liburuak.
Hileko bigarren larunbatetan goizean zehar bi orduz, 11:00 – 13:00, xakean praktikatzeko aukera egongo da dinamizatzaile batek lagunduta.
Ekimen honek, dagoeneko xake zale direnei liburutegian txoko goxo bat eskaintzeaz gain, zaletuak ez direnengan ere interesa piztu nahi du.
Horretarako, Ander Oteroren laguntza izango dute bertaratzen direnak. Anderrek, joko honi buruzko zalantzak argitu eta […] irakurri gehiago »
Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara.
Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta […] irakurri gehiago »
Gure planetaren etorkizuna arriskuan dago, eta zu zara, taldearekin batera, mundua salbatu dezakeen bakarra!
Adina: 9-15 urte.
Izen-ematea: azaroaren 8ra arte estekaren bitartez: EMAN IZENA!
Santa Zezilia eguna ospatzeko, Musika eskolako bandaren kontzertua.
Ortu poetiko bat xomorro eta piztiz betea, Leire Bilbaorekin.
Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta hitz asmaketekin poesia sortzen dute berez eta natural.
Poesia emanaldi honekin haurren irudimenari ateak irekiko dizkiogu; ortuan sartu eta bertako flora eta fauna harrigarri eta jostariarekin topo […] irakurri gehiago »
Feminista jaio ala egin egiten da?
Galdera honi erantzun nahiean Gregoriak bere bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko du. Pasadizo desberdinen bitartez ikerketa eginez. Haurtzarotik heldutasunera. Birramona, amona, ama, ipuinek, telebistak eta lagun feministek izandako eragina aztertuz.
Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer daukat ulertzeko?
Sarrera: 6€ (aldez aurretik […] irakurri gehiago »
MUSU BETE URTE ikuskizun berria AZAROAREN 20 an arratsaldeko 18:00 retan izango da.
“Musuz bete ditzagun udazkena, negua, udaberria eta uda. Musuz urtea eta bizitza. Musuekin gure lurra ere biraka jartzen delako, kantuan eta dantzan. Eta gu berarekin! Ze zapore du marigorringo baten musuak? Konta daiteke urte oso […] irakurri gehiago »
Ardo desberdinak dastatzeko aukera, eta kroketa eta pintxo bereziak herriko txistularien erromeriak lagunduta.
DJ Motoren emanaldia, adin guztietarako rantxera, pasodoble eta kantu dantzagarrien errepertorio zabalarekin.
Momentu hauetan ez dago erakusketarik.
Momentu hauetan ez dago ikastarorik.
Momentu hauetan ez dago lehiaketarik.