
Sahararen alde
Herritarrek emandako 2. eskuko arropak zein askotariko gailuak salgai.
Batutako dirua Bubisher elkartearentzako izango da, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan dagoen Aiuneko Wilayako eskolarik zaharrenean neskentzako komunak egiten laguntzeko.
Azokan egongo dira Oporrak Bakean kanpainaren argazki erakusketa, tea, henna eta musika saharauiarra.