Aurkezpena: Eskoriatzako Genero Berdintasunerako I.Plana
Bi urteko prozesuaren ostean, Eskoriatzako Udalak Eskoriatzako Genero Berdintasunerako I. Plana egin eta onartu du.
2024. urtean egindako Berdintasun Diagnostikoak, gure herriko errealitatea eta arlo horreetan ditugun erronkak sakonetik ezagutu eta batu zituen. 2025. urtean, berriz, diagnostikoak emandako ikuspegi horretatik abiatuta, datozen urteetarako norabideak eta konpromisoak zehazten dituen Berdintasun Plana garatu da.
Lan honetan ere Emuneko kideak izan ditugu aholkulari.
Prozesuak berak bere indarra izan du eta herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izan da plana burutzeko.
Orain, emaitzak eta datozen urtetarako helburu eta erronkak herritarrekin partekatzeko unea iritsi da, eta horretarako, herritarrei zuzendutako aurkezpena antolatu da.
Presentación del 1er Plan por la Igualdad de Género, en euskera con traducción al castellano.
