Kontzertua: Mikel Markez
Lan berri batekin dator Mikel Markez, “Gezurrari zor” du izenburua. Bertan bederatzi bertso sorta berri aurkituko ditugu bederatzi doinu berriekin, gure bizitzan dabiltzan zenbait egia, gezur eta usteren bueltan hausnar egiteko.
Ane Labaka, Alaia Martin, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Jon Sarasua, Oihana Arana, Odei Barroso eta Xabier Amuriza dira bertsoen egileak, eta Mikel Markezek sortu ditu doinu berriak.
Eszenatokian Mikel gitarrarekin, Arkaitz Miner biolin eta mandolinarekin eta Iker Lauroba baxua eta teklatuekin izango ditugu.
Eskoriatzako emanaldirako diskoko letragileetako bat izan den Oihana Arana bertsolaria izango da gonbidatu berezia. Saioa borobiltzeko ukitu zoragarria izango da.
