Literatura solasaldia eta idazlearen bisita

Hetero

Idazlea: Uxue Alberdi (bertan egongo da)

Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.

Gidaria: Mikel Antza
Informazio gehiago: biblioteka@eskoriatza.eus //  943 71 31 35  //  674 111 955 (Whatsapp)