2026/2027 kirol jardueretan izena ematea

Deskargatu eskuorria: ordutegiak eta prezioak (PDF)

IZEN EMATEA eta SAIOEN HASIERA

  • Izen-ematea: abuztuaren 24tik irailaren 18ra.
  • Saio gidatuak urriaren 1ean hasiko dira.

Izena emateko:

ATE IREKIAK

INFORMAZIO OROKORRA

  • Plaza gordetzeko, beharrezkoa da izen emate orria behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztea. Emailez ere bidali daiteke (izen emate epea zabaldu baino lehen jasotako emailak ez dira kontuan izango).
  • Erabiltzaileak bere gain hartzen du jardueren ondorioz jasan ditzakeen lesioen arriskua.
  • Bi ikastaro edo gehiago eginez gero (gutxienez batek bi egunekoa izan behar du), jarduera merkeena erdi prezioan (%50) kobratuko da.