Errekan Gora

13:00 – JOSEBA TAPIA, plazan

Emanaldi honekin 1936ko gerran sortu eta kantatutako kantu batzuk ekarriko ditu Tapiak gogora. Gerra hark himnoak, bertsoak, koplak eta gudari-kantuak sortu zituen, euskal kulturaren eta oroimenaren parte bihurtu direnak. Kantuek garai hartako borroka, sufrimendua eta itxaropena ekarriko dituzte gogora. Agur Intxorta maite, baina ez agur oroimenari.

19:00 – PETTI, plazan

Aurten 25 urte betetzen dira Petti musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: Amets bat. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat kolaorazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak… Ordutik egindako bidea gogoratzeko eta urteurrena ospatzeko kontzertua izango da.