Antzerkia: Anbotoko Mari

Antzezlan multimedia, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika batzen dituena.

Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko.

Zuzendaria: Imanol Garaizabal
Aktoreak: Eneritz Garcia, Unai Eleizalde eta Ander Garaizabal
Sarrera: 5 € (abenduaren 9tik aurrera kiroldegian salgai eta www.bibe.me)

Ikusi bideoa