Berdintasun diagnostikoaren proposamena kontraste fasean

Eskoriatzako Berdintasun Diagnostikoa osatzeko prozesua martxan jarri du Emun aholkularitzaren laguntzarekin. Diagnostiko horren helburua Eskoriatzako errealitateak ezagutu eta genero-berdintasuna lortzeko eman beharreko pausoak identifikatzen laguntzea da.

Urte hasieratik hona hainbat lan eginda, diagnostikoaren lehenengo zirriborroa jendartera atera eta herritarren nahiz eragileen kontrastea jaso nahi da orain.

Saiora bertaratu ez, baina diagnostikoa ezagutu eta ekarpenak egin nahi dituztenek, online egin ahal izango dute.

Deskargatu diagnostikoa (PDF)
Ekarpenak egiteko formularioa