Euskalgintzako Kontseiluarekin solasaldia

HUHEZIren 50. urteurrenaren harira, solasaldi berezia antolatu da Euskalgintzako Kontseiluarekin.

Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkaria den Idurre Eskisabel izango da gonbidatua, eta gaur egungo hizkuntza-politiken egoera, erronkak eta komunitate aktiboaren rola izango ditu hizpide. Ekitaldia elkarrizketarako eta hausnarketarako gune irekia izango da, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko bi ikaslek (Eneko Bideagain irakaslearen laguntzarekin) elkarrizketatuko dute, eta unibertsitateko komunitateari zein euskalgintzan interesa duten guztiei zuzendua dago.