
Gaztelekua: Gazteleku zerbitzuaren irekiera
Asteburu guztian zehar gaztelekuan ate irekiak antolatuko dira DBH1 eta DBH2ko gaztetxoei zuzenduta. Gazteleku lokala erakutsi, gaztelekuko hezitzaileak ezagutu, funtzionamendu arautegia jakinarazi , zerbitzuaren ordutegia, beste urte batzuetan egin diren ekintzak aurkeztu eta jolasak eta lehiaketak izango dira besteak beste asteburu guztian zehar antolatuko direnak bertara hurbiltzen diren guztientzat.
Ordutegia:
- Ostiraletan 17:00 – 20:30
- Larunbat eta igandetan 16:30 – 20:30.
Prezioa: Doan