Kontzertua: Eñaut Elorrieta

Azken diskoko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere
ekarriko du Eñautek. Batetik barruan dituen kezkak eta sentipenak kantu eder bilakatu dituelako eta hala eskaini dizkigulako. Bestetik, kantuek musikaren naturalitateari erantzuten diote, kantuaren oinarria galdu gabe, makinen erabilpen hutsaletik urrun, apaindura soberakorik gabe.

Sarrera: 5€ (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)