Literatura solasaldia
Urte urdin ihesak
Idazlea: J.M. Olaizola “Txiliku”
Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko; mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. Ama besotik hartuta, etxepera darama, eta kalean honi eta hari begira jarriko dira, begiek sarri oraingo paisaia ez baina garai batekoa ikusten duten arren. Eta garai bateko kontuez solasean hasiko dira, orduko baserri eta tabernak, lan eta jolasak, ikarak eta ametsak… aspaldiko gertaera eta pasadizoez kontu-kontari.
Gidaria: Mikel Antza
Informazio gehiago: biblioteka@eskoriatza.eus // 943 71 31 35 // 674 111 955 (Whatsapp)
