Literatura solasaldia

LIBURUA: Kamisoi zuri zetazkoa

IDAZLEA: Alaine Agirre Garmendia

Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak.

Koordinatzailea: Mikel Antza
Prezioa: Doan
Liburuak: Nahi duenak eskuragarri du liburua udal liburutegian, mailegutzan hartzeko.
Izena emateko (Aforo mugatua da, komeni da izena ematea, azkeneko eguna urriak 21)