Ostegun bidaiariak: Estatu Batuetako parke nazionalak

Estatu Batuak entzun eta etxe-orratzak edo hiri erraldoiak datozkigu burura, baina 2017an egindako bidaia honetan batez ere mendebaleko parke nazionalak ezagutu genituen: munduko parke nazional zaharrena den Yellowstone, Arizona estatuan Colorado ibaiak zulatutako Arroila Handia (Gran Cañón), Yosemite milaka urteko sekuoiak dituena… Guztira 9 estatu zeharkatu genituen Montanako Bozeman hirian hasi eta San Frantziskora heldu arte.

Hizlariak: Juan Miguel Pagalday eta Maria Isabel Ruiz de Eguino