Porrotx eta Marimotots, Pupu eta Lore
ZERUA LAPURTU DUTE ikuskizun berria
“Zerua lapurtu dute” pailazoen ikuskizun berri honetan, Birtxi farozainaren pertsonaia izango dute pailazoek bidelagun. Virginia Garciak, Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaileak eman dio arima pertsonaia honi, eta beraren laguntzaz zeruko sekretuak deskubrituko dituzte sudurgorriek eta abesti berriak entzun eta dantzatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
2024ko azaroan argitaratutako izen bereko ipuin eta disko ilustratuetan dago oinarrituta saio hau. Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean sortutako ipuin honek argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu, modu dinamiko eta erakargarri batean. Ipuin-diskoan material didaktikoa ere aurki daiteke ipuinaren atzealdean txertatu dugun QR batean. Katxiporreta eta Aranzadi elkarlanean arduratuko dira webgunea hornitzeaz https://zerualapurtudute. aranzadi.eus/
Sarrerak salgai:
- kiroldegian azaroaren 3tik aurrera 6€
- www.bibe.me azaroaren 14tik aurrera 7 €
