Saguzarren gaua: mitotik errealitatera

Ekintzak bi zati izango ditu: erakusketaren aurkezpena eta ondorengo detekzio jardunaldia.

Santa Marina plazako erakusketan saguzarren inguruko azalpenak eskainiko dira, saguzarren babes-kutxak erakutsiko dira eta detekzio gailu ezberdinak bertatik bertara aztertzeko aukera izango da. Iluntzen hasten denean, ultrasoinu detektagailuez baliatuz, parte-hartzaileek saguzarren deiak entzun ahal izango dituzte. Horrela, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatu ahal izango dira.