
Ur eremu freskagarria
Uztailean eta abuztuan, bero asko egiten duen egunetan zabalduko da
Ordutegia:
- Goizez: 9:45-12:30 (uztailaren 22ra bitarte)
- Arratsaldez: 16:30-19:00
Adin guztietakoek erabiltzeko gunea da, urarekin freskatu, itzalaz gozatu eta gustora egoteko.
Guneaz disfrutatzeko urarekin jolasean jarduteko jostailuak, eguzkitan egoteko toailak, hondartzako aulkiak… eramatea posible izango da, eta bukaeran dena ondo jaso eta ingurua txukun uztea eskatzen zaie erabiltzaileei.
Gogoratu beharrekoa da, instalazioak ez daukala zaintza zerbitzurik beraz, haurren zaintza gurasoen ardura izango da.