X. Gabez Takarraran eta Pasiuen.

Oinez

  • Ordua: 20:00
  • Prezioa: 15 €

Korrikan

  • Ordua: 22:00
  • Prezioa: 25 €

Ibilbidea: 25 km.
Desnibela: 1.200 metro +
1.200 metro –

Deskribapena: Gabez Takarraran, 25 km-ko gaueko lasterketa da, Eskoriatzako udalerria zeharkatzen duena. Lehenik eta behin, Asensio mendia igo eta jaitsi. Ondoren, herriko plazatik pasa, sortzen den giro ikusgarriaz gozatuz. Hurrengo, Atxorrotx mendira igotzen da, herriko mendi esanguratsua. XV mendean, Nafar erresumako gaztelu bat zeukan tontorrean. Ondoren, Makatz Gain mendian gora jarraitu. Bertatik Arabako lautadako argiak ikusten dira, batez ere Gasteiz eta inguruak. Hemendik aurrera ia dena beherantz, Lete auzotik jaisten jarraitzen da berriro plazara iritsi arte.

Beste edizio bateko bideoa
Ibilbidea

Sariak:

  • 1 Gizonezkoa/Emakumezkoa: 300€
  • 2 Gizonezkoa/Emakumezkoa: 200€
  • 3 Gizonezkoa/Emakumezkoa: 100€

Informazio orokorra:

– 5 anoa postu ibilbidean zehar.
– Dutxak eta motxilak uzteko lekua udal kiroldegian.
– 60 bolondres  baino gehiago ibilbidean zehar laguntzeko.